60 lagun inguru, 'Igeri egitearen poza, kirolaz haratago' mahai-inguruan

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 21a, 19:17

Ane Aranbarri azkoitiarrak, Aritz Orbegozo azpeitiarrak eta Maider Gaztañaga ordiziarrak mahai-ingurua eskaini dute gaur arratsaldean, Elkargunean. Zubiaurre igeri elkarteak, Marea Urdinak eta Instalakuntza Duinak Orain taldeak antolatutako ekitaldiak herritarren ikusmina piztu du, eta 60 lagun inguru elkartu dira bertan. Xabier Barquero arduratu da moderatzaile lanetaz, eta hiru kirolariek emaitzen eta marken gainetik kirolak dituen beste aurpegiak erakutsi dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide