Beningo kaleko umeen aldeko zozketa abiatu du Gazteak eta Garapenak taldeak

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 17a, 10:29

Txartel salmenta hasi dute dagoeneko, euro batean jarri dituzte salgai, eta bildutako diru guztia Cotonou hiriko Mama Margarita aterpeko umeentzat izango da.

Beningo kaleko umeen aldeko zozketa abian jarri du Gazteak eta Garapena taldeak. Txartel salmenta hasi dute dagoeneko eta euro batean jarri dituzte salgai. Zozketarekin bildutako diru guztia Cotonou hiriko Mama Margarita aterpeko umeentzat izango dela jakinarazi du taldeak, "haien egoera ekonomikoa kritikoa baita".

Irabazleak sari bakarra jasoko du, eta guztia ikusgai jarri dute Sabinoren harategian, Kale Nagusian. Zozketako zenbaki saritua azaroaren 4ko ONCEko zenbaki sarituaren azken lau zenbakiekin bat datorrena izango da, eta irabazleak Anaitasuna, Eibar eta Realeko taldeetako kamiseta bana futbolariek sinatuta, Migel Zubizarreta 'Bolante' eta Maite Agirre 'Krispin' herriko margolarien koadro bana, Joseba jatetxean bi lagunentzat bazkaria edo afaria, Elikagunea taldeak emandako janari aukeratuen saskia eta Xoxote artzain gazta eskuratuko ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide