Igeri egitea eta poztasuna oinarri hartuta, mahai-ingurua antolatu dute larunbaterako

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 16a, 10:19

Ane Aranbarri azkoitiarra, Aritz Orbegozo azpeitiarra eta Maider Gaztañaga ordiziarra izango dira hizlariak, eta Xabier Barquerok gidatuko du.

Zubiaurre igeri elkarteak, Marea Urdinak eta Instalakuntza Duinak Orain taldeak antolatuta, eta Azkoitiko Udalak lagunduta, Igeri egitearen poza, kirolaz haratago mahai-ingurua egingo dute irailaren 21ean, larunbata. Ane Aranbarri azkoitiarra, Aritz Orbegozo azpeitiarra eta Maider Gaztañaga ordiziarra izango dira hizlariak, eta Xabier Barquerok gidatuko du. Antolatzaileek adierazi dutenez, emaitzen eta marken gainetik kirolak dituen beste aurpegiak erakutsi nahi dituzte: "Taldean gozatzeko, emozioak partekatzeko edota sasoian egoteko egiten da ariketa fisikoa. Mila modu eta arrazoi ditugu kirola praktikatzeko. Gu uretan murgiltzen gara, kirolaz haratago doan gozamena ematen digun ekintza delako". Solasaldia 17:30ean hasiko da, Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide