245 lagunek parte hartu dute IV. Mangaixue BTT martxan

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 14a, 18:44

Laugarren Mangaixue mendi bizikleta martxan 245 kirolarik parte hartu dute gaur arratsaldean. 15:15ean hasi dute martxa parte hartzaileek Plaza Berritik, eta 17:00ak baino lehenago helmugaratu dira bi ibilbideetako aurrenak. Aurrena motza egiten Mikel Elorza izan da eta luzea bukatzen Joseba Albizu Erreka.

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, Mangaixue mendi bizikleta martxa egin dute gaur 15:15ean Plaza Berritik hasita. Laugarren edizioa izan da eta 250 kirolarik parte hartu dute, horietatik lau emakumeak.

Bizikleta martxaren partaideek,Txalintxo, Samiño, Pagotxeta nahiz Olotzatik igarota, bi ibilbide izan dituzte aukeran: luzea, 30 kilometrokoa eta 1.100 metroko malda positibokoa, eta motza, 20 kilometrokoa eta 900 metroko desnibel positibokoa. Aurtengo ibilbidea ez da iazkoaren berdina izan, antolatzaileek hainbat aldaketa egin dituztelako. Motza bukatzen aurrena Mikel Elorza izan da eta luzea egiten lehendabizikoa Joseba Albizu Erreka. Martxaren bukaeran, jan-edana, dutxa eta mangerak egon dira parte hartzaileentzat. Eta, gainera, hainbat opari zozkatu dituzte partaideen artean: urdaiazpikoak, bidaiak, bizikletarako arropa, merkatariek emandako produktuak...

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide