Igandean itxiko dituzte estali gabeko igerilekuak

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 13a, 11:00

Igandea, irailak 15, izango da estali gabeko igerilekuak zabalik egongo diren azken eguna. Asteburuan, ohi bezala, 10:30etik 20:00etara zabalduko dute gunea.

Hiru hilabetez zabalik egon ostean, igandean itxiko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Ekainaren 7an zabaldu zituzten kanpoko igerilekuak, eta orduz geroztik, 10:30etik  20:00etara izan dira erabilgarri. Gaur, bihar eta igandean ere ordutegi horretan zabalduko dute gunea, baina astelehenean ez da hara joateko aukerarik izango.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide