Bidaia Tertuliak egitasmoa hilaren 20an hasiko da

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 11a, 10:32

Munduko txoko desberdinak gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute azkoitiarrek hurrengo asteetan. Azkoitiko Bidaiariak taldeak antolatutako egitasmoak hemeretzigarren edizioa beteko du, eta hilaren 20an hasiko da. Guztira, lau hitzordu berri eskainiko dituzte, horietako bat Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan izango da, eta gainontzekoak Kultur Etxean izango dira.

Hona hemen egitarau osoa:

Irailak 20: Hong Kong-etik Bilbora, Paula Mugarekin (gaztelaniaz), 19:30ean Kultur Etxean.

Urriak 18: Laponia 'Arrastoan' dokumentala, Iker Iriarten eskutik, 19:30ean Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan. 

Azaroak 15: Madagaskar mora mora, Saioa Bolivarrekin eta Irune Gabilondorekin, 19:30ean Kultur Etxean.

Abenduak 13: Donostia arriskuan, deshazkunde turistikorantz irtenbide proposamenak, BiziLagunEkin plataformaren eskutik, 19:30ean Kultur Etxean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide