Marea Urdinari buruzko filmaren trailerra kaleratu dute

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 10a, 09:35

Irailaren 27an aurkeztuko dute filma, Baztartxo antzokian. Aniztasun funtzionala duten pertsonen aldeko elkartearen nondik norakoak jasotzen ditu lanak.

Marea Urdina elkarteari buruzko filma aurkeztuko dute hilaren 27an, ostiralez, Azkoitian, eta estreinaldiaren atarian, ikus-entzunezkoaren trailerra kaleratu du Marea Urdinak.

Aniztasun funtzionala duten pertsonen aldeko elkartearen lehena eta oraina jasotzen du lanak, eta taldeak etorkizunerako dituen erronkak ere jaso ditu filmak.

Aurten, Marea Urdinaren aldekoa izango da Ttipi-ttapa taldeak antolatzen duen lasterketa solidarioa, eta hain zuzen ere, egitasmo horren bezperan aurkeztuko dute elkarteri buruzko filma, 19:00etan, Baztartxo antzokian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide