Pertsona bat aurkitu dute hilda Izarraizko harrobian

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 6a, 11:58
Izarraizko harrobiko artxiboko irudia.

Izarraizko harrobian pertsona bat aurkitu dute hilda gaur goizean. Mendian zebilen pertsona batek aurkitu du gorpua eta abisua eman du 10:00 aldera. Abisua jaso orduko, Ertzaintzaren erreskate taldekoak eta suhiltzaileak joan dira harrobira. Ertzaintzak jakinarazi duenez, oraindik gorpua identifikatu gabe dute.

Azkoiti eta Azpeiti artean dagoen Izarraizko harrobian pertsona bat aurkitu dute hilda gaur goizean. 10:00 aldera jaso dute abisua ertzainek, eta orduan bertaratu dira Ertzaintzaren erreskate taldekoak eta suhiltzaileak. Ertzaintzak adierazi duenez, medikuak tokian bertan ziurtatu du aurkitutako pertsona hilda zegoela. Gorpua identifikatu gabe dute, eta heriotzaren arrazoiak ikertzen ari dira.

Mendian pasieran zebilen herritar batek aurkitu du gorpua Izarraizko harrobian, eta berak eman du abisua Ertzaintzan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide