Zabalik dago Helduen Eskola Publikoko ikastaroetan matrikulatzeko epea

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 3a, 10:10

2019-2020 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu dute Helduen Eskola Publikoan, eta irailaren 12ra arte izango da ikastaroetan izena emateko aukera eskolako bulegoan bertan (Bizenta Mogel 4). Bost ikastaro eskainiko dituzte aurten: euskara, etorkinentzat espainiera, irakurketa eta idazketaren garapena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua ateratzeko ikastaroa eta Goi Mailako zikloetarako sarbide probaren prestaketa.

Ikasturte berriari ekin berri diote Helduen Eskola Publikoan, eta dagoeneko eman daiteke izena aurtengo ikastaroetan. Guztira, bost ikastaro eskainiko dituzte 2019-2020 ikasturtean; euskara, etorkinentzat espainiera, irakurketa eta idazketaren garapena, Derrigorrezko Bigarren Hekuntzako titulua ateratzeko formakuntza eta Goi Mailako zikloetarako sarbide probaren prestaketa.

Ikastaroetan interesa dutenek eskolaren bulegoan eman dezakete izena (Bizenta Mogel 4), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Matrikulazio epea irailaren 12an, osteguna, amaituko da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide