Lizardi Sariketaren 43. edizioaren finalera sailkatu da Unai Izagirre bertsolaria

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 2a, 16:34
Unai Izagirre artxiboko irudi batean.

Joan zen ostiraleko kanporaketan lortu zuen finalerako txartela; laugarren sailkatu zen, baina eskuratutako puntu kopuruari esker, ostiraleko finalean izango da. Modelo aretoan izango da finala, 22:00etan hasita, eta Izagirrerekin batera ariko dira kantuan Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Maddi Ane Txoperena.

Unai Izagirre bertsolari azkoitiarra Lizardi Sariketaren 43. edizioaren finalean izango da. Joan zen ostiraleko kanporaketan eskuratu zuen finalerako txartela; izan ere, laugarren sailkatu bazen ere, saioan lortutako puntuak aski izan zitzaizkion azkoitiarrari finalean aritzeko.

Finala ostiralean, irailaren 6an, izango da Zarauzko Modelo aretoan, 22:00etan hasita. Izagirrerekin batera izango dira agertokian Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Maddi Ane Txoperena.

Aurtengo edizioan hamasei bertsolarik parte hartu dute; horiek bi kanporaketa egin dituzte. Bi saio horietako irabazleak –Jon Gurrutxaga eta Maider Arregi– nahiz puntuazio hurrenkeraren araberako beste bost izango dira finalean.

Hona hemen, bi saioetako puntuazioaren araberako sailkapena:

  • Jon Gurrutxaga: 209,5 puntu.
  • Aitor Bizkarra: 208 puntu.
  • Maider Arregi: 208 puntu.
  • Joanes Illarregi: 207 puntu.
  • Maddi Ane Txoperena: 206,5 puntu.
  • Unai Izagirre: 204 puntu.
  • Sarai Robles: 203 puntu.
  • Gorka Pagonabarra: 202,5 puntu.
  • Jokin Bergara: 198 puntu.
  • Eñaut Martikorena: 198 puntu.
  • Aimar Sorazu: 196 puntu.
  • Mikel Tapia: 196 puntu.
  • Maddi Sarasua: 193 puntu.
  • Libe Goenaga: 187 puntu.
  • Joritz Bastarrika: 173,5 puntu.
  • Uxue Alkorta: 166 puntu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide