Goenatxo III.ak marka saiakera egingo hilaren 14an

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 25a, 12:29

Azkoitiko Gurea pilotalekuan izango da marka saiakera, 18:30ean hasita. 187,5 kiloko kubikoarekin eta 225 kiloko errektangularrarekin bost minutuko saioa gauzatuko du azkoitiarrak, ahalik eta altxaldi gehien egitea helburu hartuta.

Jon Unanue Goenatxo III.ak marka saiakera egingo du hilaren 14an, larunbatez, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 187,5 kiloko kubikoarekin eta 225 kiloko errektangularrarekin bost minutuko saioa gauzatuko du, ahalik eta altxaldi gehien egitea helburu hartuta. 18:30ean hasiko da errekor saiakera, eta Euskal Herriko Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du proba.

Jaialdia ere eskainiko dute herrikirolariek: harri-jasotzen ariko dira Kortaberri eta Galarraga, eta aizkoran ariko dira Mikel Larrañaga, Eneko Otaño eta Julen Alberdi Txikia IV.a.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide