Andramaixek 2019

Mungiako Goietak irabazi du XI. Diva Sat Idi Dema Saria

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 21a, 15:26
Hilaren 19ko idi dema saioko irudia. (Ibon Errazu Uria)

Aurtengoa Diva-Sat Idi Dema Sariaren hamaikagarren edizioa izan da. Hiru egunetan egin dituzte probak, eta zortzi idi parek parte hartu dute lehian. 1.850 kiloko Diva harriarekin egin dituzte lanak.

Mungiako Goietak irabazi du XI. Diva Sat Idi Dema Saria. Gurea pilotaleuan jokatu zituzten saioak abuzturen 17an, 19an eta 20an, eta guztira, zortzi idi parek parte hartu dute lehian. 1.850 kiloko Diva harriarekin egin dituzte lanak.

Goietak eskuratu ditu lehiako mantak, Bermeoko Benguriari plaza batetik gorako aldea aterata. Hain zuzen ere, Goietaren idiek 45 plaza, lau zinta eta 2,57 metro egin zituzten, eta 44 plaza eta 3,23 metro Benguriarenek. Hirugarren Muruetako Kamiñoko jatetxeko idiak izan ziren, 43 plaza eta 1,62 metro eginda, eta Aiako Arzadunenak laugarren, 42 plaza, hiru zinta eta 1,36 metrorekin. Haien ostean sailkatu ziren Azkoitiko Isidro erretegiko idiak (42 plaza, zinta bat eta 2,47 metro), Laukizko Garagartzaren idiak (42 plaza eta 2,48 metro), Birleko Lopategirenak (39 plaza eta 1,71 metro) eta Lasarteko Telleriarenak (37 plaza, zinta bat eta 1,6 metro).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide