Andramaixek 2019

Festetako zapiak banatuko dituzte bihar eguerdian Kontzejupean

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 9a, 13:07

12:00etatik 13:00etara jaso ahalko dira andramaixetako zapi urdinak. Doan banatuko dituzte, baina pertsona bakoitzak gehienez lau zapi hartzeko aukera izango du.

Udalak bihar eguerdian, 12:00etatik 13:00etara, banatuko ditu festetako zapiak, Kontzejupean. Herritarrek doan eskura ditzakete zapi horiek, baina pertsona bakoitzak gehienez lau zapi jasotzeko aukera izango du.

Aurtengo andramaixetarako 4.000 zapi berri atera ditu udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide