Andramaixek 2019

Andramaixetako plaza dantzak prestatzeko entsegua izango da bihar Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 7a, 10:17

Abuztuaren 16an eliz atariko dantza saioan parte hartu nahi duten herritarrak deituta daude biharko. 20:00etan hasiko da entsegua eta bertara joan nahi dutenei aurrez izena emateko eskatu die Sahatsak.

Iaz eguraldi txarragatik bertan behera gelditu ondoren, aurtengo andramaixetan berriroizango da Sahatsa dantza taldekoekin batera plaza dantzetan aritzeko aukera.

Aurten ere hilaren 16rako, San Roke egunez, egin dute hitzordua eliz atarian, 19:00etan. Eta aurten ere, plaza dantzak dantzatu nahi dituzten herritar guztiak gonbidatu ditu Sahatsak. Hain zuzen ere, Andramaixetako saioa prestatzeko entsegua antolatu dute. Bihar izango da, 20:00etan, Sahatsak Baztartxo antzokian duen lokalean. Entsegura joateko asmoa duten herritarrei aurrez izena emateko ere eskatu die Sahatsak, 943 85 71 70 telefonora deituta.

Abuztuaren 16an bertan ere, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, pausoak errepasatzeko beste saiotxo bat egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide