Andramaixetako elizkizunetarako entseguak egingo ditu Parrokiako koruak gaur eta hilaren 12an

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 6a, 09:25
Parrokian izango dira koruare entseguak.

Pakea Lurrean meza eta Salbea entseatuko dituzte, 20:00etatik aurrera.

Parrokiako korua andramaixetako elizkizunak prestatzen ari da. Horrela, bi entsegu nagusi deitu ditu; gaur iluntzean egingo dute lehendabizikoa, eta datorren astelehenean, hilaren 12an, bigarrena.

Bi egunetan, 20:00etan hasita Miguel Maria Azpiazuren Pakea Lurrean meza entseatuko dute, Andra Mari eguneko meza nagusian kantatuko dutena; eta 20:30ean, berriz, hilaren 14an abestuko duten Salbea, Ignacio Busca Sagastizabalena.

"Abeslari denak joatea eta orduak errespetatzea" eskatu dute koruaren arduradunek, entsegu saioei begira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide