Isidro erretegiaren idi pareak erakustaldia eman du Aizarnazabalen

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 30a, 10:31

Aizarnazabalgo XXIII. Kintopeko Idi Probak jokatzen ari dira egunotan, eta atzo, astelehena, Azkoitiko Isidro erretegiaren idi pareak plazaratu ziren. Gainera, haiek izan ziren plaza gehien egitea lortu zutenak.

Gaur gauean bukatuko dira Aizarnazabalgo idi probak, eta beraz, gaur jakingo da zein idi parek irabaziko dituen XXIII. Kintopekoak. 

Oraingoz, honela dago sailkapena:

Gaur gaueko 22:00etan hasiko dira azken erakustaldiak, eta Izeta (Aia), Lopategi (Birle) eta Benguria (Bermeo) ariko dira lehian. 

(Argazkietan, Isidro erretegia. Argazkiak: Ibon Errazu).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide