Altzibarreko zebra-bide bat irisgarria izango da aurrerantzean

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 27a, 09:02
Lanak bukatu ondoren espaloiak hartu duen itxura.

Zumarragarako bidean, Altzibar hiribideko 31 eta 33 zenbakien artean dagoen zebra-bidea irisgarria egiteko lanak burutu dituzte, errepidea eta zebra-bide pareko espaloi zatia berdinduz eta zegoen koska kenduz. Oztopo arkitektonikoak desagerraraztea da helburua.

Argazkietan ikus daiteke lanak hasi aurretik nola zegoen eta ondoren nola gelditu den.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide