Zugarramurdi, Bera eta Hondarribia bisitatu dituzte herriko erretiratuek

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 18a, 10:24

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko kideek Zugarramurdi, Bera eta Hondarribia bisitatu zituzten atzo, asteazkena. Ia 100 lagunek egin zuten bidaia. Irakurri

Azkoitiko erretiratuek Zugarramurdi eta Bera Nafarroako herriak bisitatu zituzten atzo, asteazkena. 08:30ean, Aizkibel liburutegiaren alboko geltoki paretik abiatu ziren autobusez. Zugarramurdira joan ziren lehenik eta hamarretakoa egin zuten han. Zugarramurdiko haitzuloak ere bisitatu zituzten. Bazkaria, berriz, Beran egin zuten. Azkenik, Hondarribian egin zuten geldialdia. Guztira 92 lagunek parte hartu zuten Plaza Ondo elkarteak antolatutako bidaian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide