Willis Drummond eta Pablo Hasel zapatuan, herriko plazan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 17a, 08:17

Willis Drummond taldea. (Argazkia: disarmmusic.com)

Willis Drummond taldeak eta Pablo Hasel bakarlariak kontzertu bana eskainiko dute datorren zapatuan, uztailak 20, herriko plazan.

23:00etan hasiko da zapatuan Willis Drummond Baionako taldearen eta Pablo Hasel rap abeslari kataluniarraren kontzertua herriko plazan. Azkoitiko Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatu ditu bi kontzertuak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide