Ur jolasak nagusi Uztaila Jolasean udalekuetan, beroari aurre egiteko

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 12a, 08:49

Uztaila Jolasean udaleku irekietan gozatzen jarraitzen dute ehunka haurrek. Atzo, esaterako, ur gerran aritu ziren batzuk eta kanpoko igerilekuetara joan ziren beste batzuk beroari aurre egiteko.

Atzo, osteguna, HH3-4koak parkera joan ziren mahai josalak hala aginduta. Bertan txapel bat egin zuten, eurek atonduta. Ondoren, gailetak jan eta parkean aritu ziren jolasean. Aurpegiak ere margotu zituzten eta superheroi, polizia… bihurtu ziren.

HH5-LH1koak, berriz, arrantzaleen lanbidea hobeto ezagutu zuten, horretarako, igerilekuetara joan ziren. Eguzkia eta bero handia egin zien, eta horregatik, oso ondo pasatu zuten uretan. Bi bainu hartu zituzten.

Azkenik, LH2-6koak Piramideetara joan ziren. Iritsi orduko sekulako egarria zuten, baina ez zuten inon urik aurkitu; orduan, botilatxo magikoak egin zituzten egarria desagertzeko. Ondoren, ura lortzera joan ziren, eta horretarako hainbat jolas egin zituzten. Amaitzeko ur gerra bat egin zuten elkar frexkatzeko.

Gaur, ostirala, lehen txandako azken eguna izango dute, eta egun berezi bat izango dute.

Ikusi argazki guztiak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide