Aritz Aranbarrik Reala B taldean jokatuko du datorren denboraldian

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 10a, 15:15
Aritz Aranbarri.

Aritz Aranbarrik Realeko futbol jokalari azkoitiarrak Reala B taldearekin jokatuko du datorren denboraldian. Joan den denboraldian, Reala C taldeko kidea izan zen Azkoitiko futbolaria, baina aurrerantzean B taldean arituko da.

Gaur, asteazkena, hasi dute Reala B taldeko kideek denboraldi-aurrea, baita Aritz Aranbarri jokalari azkoitiarrak ere. Xabi Alonso entrenatzaile tolosarraren aginduetara egin dute sasoi berriko lehen lan saioa, Zubietan. Iaz, Reala C taldeko fitxa izan zuen Aranbarrik, baina azkoitiarrak hamazazpi neurketa jokatu zituen Realaren bigarren taldearekin, eta bi gol ere egin zituen. Datorren denboralditik aurrera, Reala B taldeko kidea izango da Aritz Aranbarri.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide