Fran Garagarza kirol zuzendariak 2020ra arte jarraituko du Eibarren

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 9a, 14:50
Fran Garagarza. (Argazkia: SD Eibar)

Fran Garagarzak Eibarko kirol zuzendari izaten jarraituko du 2020ra bitartean. Gaur goizean jakinarazi du talde armaginak Azkoitiko bizilagunak Eibarko futbol taldean jarraituko duela.

SD Eibar taldeko lehendakaria den Amaia Gorostizak eta Fran Garagarzak gaur, 12:00etan, kontratu luzapenaren berri emateko prentsaurrekoa eskaini dute Ipuruan. Gorostiza lehendakariak azaldu du, «pixka bat berandu» iritsi dela kontratuaren berritzea, baina «hitz eginda eta adostuta» zutela, eta falta zen bakarra paperak sinatzea zela. Eibarren jarraituko duelako «pozik» daudela azaldu du lehendakariak.

Garagarzak zortzigarren denboraldia burutu du aurten SD Eibarko kirol zuzendari bezala. Garagarzak «eskerrak» eman dizkio Eibarri eta Gorostiza lehendakariari. «Oso pozik eta oso harro nago Eibarren jarraitzeagatik. Nire etxea da eta niretzako aukera onena Eibarren jarraitzea da», esan du Fran Garagarzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide