Hamahiru azkoitiar Ehunmiliak, G2H eta Marimurumendi mendi lasterketetan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 9a, 10:30
Parte hartzaileak Madariagako anoa gunean.

Ostiralean, 18:00etan abiatuko da Ehunmiliak Ultra Trail mendi proba Beasaindik; 23:00etan hasiko da Goierriko 2 Handiak proba; eta igandean, 08:00etan, Marimurumendi mendi maratoia. Guztira, hamahiru azkoitiarrek parte hartuko dute hiru probetan.

Hamahiru azkoitiarrek parte hartuko dute Ehunmiliak (168 km), G2H (88km) eta Marimurumendi (42km) mendi lasterketetan. Ia, 23 azkoitiar izan ziren Beasaingo irteera lerroan, aurtengo edizioan baino hamar gehiago. Halere, ez zuten proba amaitzerik lortu, antolakuntzak Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketak bertan behera utzi baitzituen ekaitzagatik. Azkoititik igarota, Azpeitiko Azoka Plazan neutralizatu zituzten aipatu bi probak «parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko».

Ostiralean hasiko dira X. Ehunmiliak eta G2H probak, eta igandean, Marimurumendi. Azkoititik ere pasatuko da Ehunmiliak proba. Gorlatik Elosura iritsiko dira parte hartzaileak, eta handik Madariagara joango dira. Lasterketaren 43. kilometroaren inguruan igaroko dira mendi lasterkariak Madariagatik, antolakuntzaren aurreikuspenen arabera, 22:30etik 03:00etara bitartean.

Hona hemen parte hartzaile azkoitiarren zerrenda:

Ehunmiliak (168 km)

Imanol Aleson Orbegozo

Aritz Goenaga

Joseba Igoa Merino

Ixaka Oñederra Iñurritegi

Unai Aramendi

Juan Antonio Sudupe Alberdi

 

G2H (88 km)

Ander Puertas Arrizabalaga

Xabier Uzin Garmendia

Juan Antonio Valle Horrillo

Koldo Aranguren

Juanjo Torroteras Garcia

Estebe Orbea Zubiaurre

 

Marimurumendi (42 km)

Ana Carcamo Garmendia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide