Hasi da presoen aldeko pala txapelketa Goiko Losan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 8a, 20:37

Gaur, astelehena, hasi da Zakela eta Dean herriko plazako tabernek antolatutako presoen aldeko pala txapelketa. Pilotalekura herritar ugari gerturatu da palistak animatzera.

Hogei bikotek eman dute izena, eta bost bikoteko lau talde osatu dituzte. Aurten, gainera, lehen aldiz parte hartuko dute txapelketan emakumeek.

Multzoko aurkari guztien aurka jokatu beharko du bikote bakoitzak, lau partida guztira. Multzo bakoitzeko lehenak uztailaren 25ean jokatuko diren finalerdietarako sailkapena lortuko du; finala, berriz, uztailaren 26an jokatuko dute.

Gaur hasita, astelehenetik ostegunera bitartean, 18:30ean, 19:30ean, 21:30ean eta 22:30ean jokatuko dituzte partidak, Goiko Losan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide