Juaristik babestuko du beste urtebetez ISBren zilarrezko LEB ligako taldea

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 8a, 10:05

Iraurgi Saski Baloiak gaur jakitera eman duenez, Juaristik babestuko du ISBren zilarrezko LEB ligako taldea.

Gaur, astelehena, jakinarazi du Iraurgi Saski Baloiak Zilarrezko LEB ligako ISB taldearen babesle izaten jarraituko duela Juaristik. Taldearen izenak Juaristi ISB izaten jarraituko du, beraz. 2018ko uztailaren amaieran hasi zen Juaristi enpresaren eta Iraurgi Saski Baloiaren lankidetza akordioa, eta denboraldi bat eginda, bigarrena egingo dute elkarrekin aurten.

 

Añares, LF2ko taldearen babesle

Añares Riojak LF2ko Iraurgi Saskibaloi Taldearen babesle izaten jarraituko du datorren denboraldian, klubak gaur jakitera eman duenez.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide