Pala txapelketa antolatu dute Zakela eta Dean tabernek

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 27a, 08:31
Goiko Losa pilotalekuan jokatuko dituzte pala partidak.

Azken urteetan geldirik egon ondoren, aurten itzuliko da Goiko Losa pilotalekura uda sasoian jokatu ohi zen pala txapelketa. Dean eta Zakela tabernek antolatu dute txapelketa

Txapelketa urte batzuk geldik egon ondoren, berriz egitea erabaki dute. Uztailaren 7an hasiko da Azkoitiko presoen aldeko pala txapelketa, eta uztailaren 26ra arte luzatuko da. Goiko Losan jokatuko dituzte pala partidak. 20 euro ordaindu beharko da bikote txapelketan parte hartu ahal izateko, eta izena emandakoek kamiseta jasoko dute opari. Uztailaren 2ra arteko epea jarri dute antolatzaileek izena emateko. Tta-kun, Zakela eta Dean tabernetan eman beharko da izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide