Zugarramurdi eta Bera bisitatuko dituzte erretiratuek uztailaren 17an

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 26a, 15:00
Zugarramurdiko haitzuloa. (Argazkia: Konpablogak)

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko kideek Zugarramurdi eta Bera (Nafarroa) bisitatuko dituzte uztailaren 17an, asteazkena. Irteeran izena emateko epea uztailaren 2an, asteartea, irekiko dute, eta uztailaren 12an itxi.

Azkoitiko erretiratuek Zugarramurdi eta Bera Nafarroako herriak bisitatzeko aukera izango dute uztailaren 17an, asteazkena. 08:30ean, Aizkibel liburutegiaren alboko geltoki paretik abiatuko dira autobusez. Zugarramurdira joango dira lehenik eta hamarretakoa egingo dute han. Zugarramurdiko haitzuloak ere bisitatuko dituzte. Bazkaria, berriz, Beran egingo dute. Itzulera 20:30ak aldera izango dela jakinarazi dute.

Urdaiazpikoa, entsalada eta krepea jango dituzte lehenik, eta ondoren, entrekota edo legatza aukeratu beharko dute. Postrean, berriz, sagar tarta jango dute. Irteeran izena eman nahi dutenek uztailaren 2tik, asteartea, uztailaren 12ra arteko epea izango dute. Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko bazkideek 37 euro ordaindu beharko dute; bazkide ez direnek, berriz, 39 euro. Prezioaren barruan Zugarramurdiko haitzuloak bisitatzeko sarrera sartzen da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide