Imserso turismo programan parte hartzeko eskaera epea, zabalik

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 26a, 07:55

Atzotik, ekainak 24, zabalik da 2019-2020 denboraldirako Imsersoko turismo programan parte hartzeko eskaera epea.

2019-2020 denboraldiko Imsersoko [adineko pertsonen eta gizarte zerbitzuen institutua, Espainiakoa] turismo programan parte hartzeko interesa duten pertsonek udaletxeko harrera bulegoan egin dezakete eskaera, edota bestela 943 08 00 80 telefono zenbakian. Eskaera egiteko azken eguna uztailak 10 da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide