Ezohiko udalbatzarra egingo da asteazkenean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 25a, 08:35
Azkoitiko Udala.

Asteazken honetan,ekainak 26, Udal osoaren ezohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko bilkura aretoan. 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dute.

Besteak beste, hizpide izango dituzte batzorde informatzaileen osaketa eta udal korporazioaren ordezkarien izendapena beste organo eta udalez kanpoko erakundeetan. Irakurri gai zerrenda osoa:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Udalbatza plenoen ohiko bilkuren maiztasuna erabakitzea.

3.- Batzorde informatzaileen eraketa.

4.- Batzorde informatzaileen osaketa.

5.- Batzorde Informatzaile iraunkorren ohiko bilkuren maiztasuna erabakitzea.

6.- Udal korporazioaren ordezkarien izendapena egitea beste organo eta udalez kanpoko erakundeetan.

7.- Dedikazioen erregimen ekonomikoa, beste hautatuen asistentziengatiko dietak eta talde politikoen diru-izendapenak erabakitzea.

8.- Behin behineko lanpostuen kopuru, ezaugarriak eta ordainsariak erabakitzea.

9.- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea:

- Alkate-ordeen izendapena.

- Delegazioak.

- Tokiko Gobernu batzarreko kideen izendapena.

10.- Udal talde politikoen eraketa eta haien bozeramaileen izendapenaren berri ematea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide