EAJ eta PSE-EE alderdiek koalizio gobernua osatzeko akordioa itxi dute

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 24a, 13:35
Igoa eta Zubizarreta. (Argazkia: Udala)

Javier Zubizarreta alkateak eta alderdi sozialistaren zerrendaburu Janire Igoak koalizio gobernua osatzeko akordioa sinatu dute gaur goizean, «egonkortasuna bermatu, herriak dituen erronkei aurre egin eta proiektuak gauzatu ahal izateko».

Hainbat kontaktu eta bilera egin ostean, alde biek «akordio programatikoa» lotu dutela jakinarazi du Udalak, «babes ezagatik erabakigarriak diren proiektuak bertan behera geratzeko arriskua saihestuz».

Hori horrela, eta aukera ezberdinak aztertu ondoren, bi alderdiek indarrak batzea erabaki dute «datozen lau urteetarako lan ildo nagusiak garatzeko xedez».

Janire Igoak Gizarte Ongizate sailaren ardura izango du, besteak beste.

Izendapen berriak datorren asteazkenean, ekainaren 26an, egingo den udal osoko bilkuran bozkatuko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide