Urruñako hilketa matxista salatu dute dozenaka herritarrek plazan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 21a, 19:41
Dozenaka lagun bildu dira elkarretaratzean. (Argazkia: Sostenipe)

Sostenipe talde feministak deituta, dozenaka lagun elkartu dira gaur herriko plazan izan den elkarretaratzean, Urruñako hilketa matxistaren kasua gaitzesteko. «Erasorik ez erantzunik gabe. Emakumeok autodefentsa feminista» lelopean salatu dute erasoa bertaratutakoek.

«Ozen eta argi esan nahi dugu bat erasotzen duten bakoitzean guztiok izango gaituztela aurrean», azaldu dute talde feministatik. Urruñako hilketa, itxura baten, astelehen goizean gertatu zen, hilda zeuden senar-emaztearen gorpuak bikotearen alabak aurkitu zituenean. Poliziaren hipotesiaren arabera, gizonak emaztea hil zuen eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide