Hasi da 3x3 Futbol Festa

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 19a, 16:51

800 neska-mutilek parte hartuko dute gaur hasi eta igandean amaituko den 3x3 Futbol Festan. Aurreneko partidak gaur arratsaldeko 16:00etan hasi dira, eta jendetza bildu da plazan.

Aurreko urteetan bezala, 5 eta 12 urte bitarteko umeek jolastuko dute, 2007 eta 2014 urteen artean jaiotakoak. Hamar udalerritako gaztetxoak izango dira Azkoitian Futbol Festan: Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz, Urretxu, Zumarraga eta Legazpi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide