Uztaila Jolasean udalekuen aurkezpen bilera, ostiralean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 18a, 10:00
Iazko udalekuetan egindako entzierroa.

HH3 eta LH6 adin tartekoei zuzendutako Uztaila Jolasean udaleku programa martxan jartzeko prest dute guztia, eta ostiralean, ekainak 21, bilera irekia egingo dute aurkezpena egiteko.

Lehen aldiz parte hartuko duten haurren gurasoei zuzendutako aurkezpena egingo dute ostiralean, Elkargunean. 18:00etatik aurrera, aurtengo ekintzen egitaraua ezagutarazteaz gain, programaren inguruko xehetasunak emango dituzte eta gurasoek dituzten zalantzak argitzeko ere baliatuko dute bilera irekia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide