Azkoitia gomazko paletako herriarteko finalean da

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 14a, 08:13
Igor Juaristi palista azkoitiarra. (Argazkiak: Maxixatzen)

Azkoitia Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalera sailkatu da, Gurean Hernaniri bi eta bat irabazita.

Azkoitia gomazko paletako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalistetako bat da. Atzo, osteguna, bi eta bat irabazi zuten palista azkoitiarrek Hernanin. Lehen partidan 19 eta 20 galdu zuen Iker Epeldek. Binaka, Jokin Aizpuruk eta Igor Juaristik 20 eta 12 irabazi zuten eta Markos Azpirozek 20 eta 11 irabazi zuen.

Orotara, lau eta bi irabazi du Azkoitiak, Hernanin ere bat eta bi irabazi baitzuen. Hernanin Iker Epeldek irabazi egin zuen bere neurketa, eta, aldiz, Markos Azpirozek galdu. Jokin Aizpuruk eta Igor Juaristik, berriz, irabazi egin zuten joan den astean ere. Guztira, aldeko 109 tanto pilatu dituzte herritarrek, eta 81 hernaniarrek.

Orain, Usurbil-Tolosa finalerdiko irabazlearen aurka aritu beharko dute palista azkoitiarrek. Oraindik finala non eta noiz izango diren zehaztu gabe daude; jakina dena da pilotaleku neutro batean jokatuko dituztela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide