Leire Arrietak Euskadi Irratiaren bilakaera izan du hizpide

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 13a, 19:35
Leire Arrieta.

Gazte Geroak antolatuta, Leire Arrietaren hitzaldia izan da gaur, osteguna, Elkargunean. Arrieta Historia Garaikidean doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da. Gainera, 'Euskadi Irratiaren historia' liburua idatzi zuen. Horren harira, Euskadi Irratiaren sorrera eta ibilbidea izan ditu hizpide Arrietak gaurko hitzaldian.

'Euskadi Irratiaren historia' liburua 2015ean atera zuen Arrietak. Liburua 2008an argitaratu zen estreinakoz, eta 2015ean edizio berria kaleratu zen. Francoren erregimenaren aurka egiteko sortutako irrati belikoa izan zeneko garaiak kontatu ditu Arrietak. Itziarko baserri batetik hasi zen igortzen eta Francoren bidegabekerien berri emateko xedez aritu zen iparraldetik 1946tik 1954ra. Handik urte batzuetara, Euskal Gaztediko gazte batzuk irratia Venezuelan jarri zuten berriro martxan klandestinitatean. Demokrazia garaiak iritsi arte ezin izan zen irratia Euskal Herriratu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide