Pentekoste jaiak giro onean agurtu dituzte Martirietan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 10a, 08:53

Joan den asteburuan afaria eta erromeria egin zituzten Martirieta auzoko elkartean. Zapatuko afalosteko erromerian, Laja eta Lutxurdiorekin alaitu zuten elkartea. Igandean, berriz, meza nagusia egin zuten auzoko elizan, eta gero, hamaiketakoa egin zuten trikitilariekin batera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide