Hirugarren sailkatu da Txikia IV.a Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 8a, 19:46

Atzo gauean jokatu zuten Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketaren finala Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, eta Iker Vicente nafarrak jantzi zuen beste urte batez txapela. Haren atzetik sailkatu zen Larrañaga azpeitiarra, eta hirugarren, Txikia IV.a azkoitiarra.

Guztiek lan hauek egin behar izan zituzten: lehenik, 45 ontzako enbor bat erlojuzkontra, kanaerdiko bat zutik eta oinbiko bat moztu zituzten, eta ondoren, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta 1,50 metroko beste bi enbor. Vicente izan zen lanak bukatzen aurrena: 22 minutu eta 11 segundo behar izan zituen. Haren atzetik, Larrañaga sailkatu zen, 23 minutu eta hamasei segundoko denborarekin; hirugarren, berriz, Txikia IV.a sailkatu zen, 27 minutuko denborarekin.

Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide