Idoia Juaristi Koatei dendako bezeroak irabazi du Herrixenek zozkatutako hegaldia

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 5a, 19:30

Idoia Juaristi eta Koatei dendako merkataria.

Maiatzeko kanpainan abionetaz kostaldetik barrena hegaldi bat zozkatu du Herrixen merkatari elkarteak gure kostaldetik eta saria banatu duen denda Koatei izan da. Sariaren irabazlea, berriz, Idoia Juaristi Koatei dendako bezeroa izan da.

Bestalde, ekainaren 8tik aurrera herriko saltokiek errifak banatuko dituzte erosketak egiten dituztenen artean. 1.000 eurotan baloratutako bidaia bat zozkatuko dute ekainaren 24an.
Uda giroa sortu eta erosketak bultzatzeko antolatu dira bi kanpaina horiek, eta herrian «zeresan oso positiboa» eman dutela azpimarratu du Herrixeneko ordezkariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide