Finalerdietan sartzeko urratsa eman nahi dute pilotari azkoitiarrek Altzoren aurka

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 6a, 08:47
Alex Juaristi, senior mailako pilotaria. (Argazkia: Maxixatzen)

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalerdietan sartu nahi dute eskuzko pilotari azkoitiarrek bihar, ostirala. Altzon bat eta bi hartu zuen aurrea Azkoitiak, eta finalerdietan sartzeko bi partida irabazi beharko ditu, hiru tantoko aldea besterik ez baitago markagailuan Azkoitiaren alde.

Azkoitiak finalerdietan sartu nahi du, eta horretarako Altzo kanporatu beharko dute bihar, ostirala, Gurea pilotalekuan. Ohi bezala, 22:00etan hasiko da Azkoitiaren eta Altzoren arteko lehia. Altzon ikusitakoa errepikatzen bada Azkoitian, bi partida irabazi beharko dituzte herritarrek txapelketan aurrera egiteko. Azkoitiak 54 tanto ditu bere alde; Altzok, berriz, 51 tanto. Kadete mailan Mikel Aranbarri eta Joritz Astigarraga arituko dira, gazte mailan, Iñaki Azkoitia eta Jagoba Uranga, eta senior mailan, Alex Juaristi eta Jon Juaristi.

Altzon, Mikel Aranbarri eta Ioritz Astigarraga kadete mailako bikoteak 16 eta 22 irabazi zuen. Gazte mailan, berriz, 22 eta 10 galdu zuten Iñaki Azkoitiak eta Jagoba Urangak. Senior mailako Alex Juaristi-Jon Juaristi bikoteak 13 eta 22 irabazi zuen. Ondorioz, bat eta bi aurrea hartzea lortu du final laurdenetan Azkoitiak Altzoren aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide