Janire Igoa «oso pozik» agertu da alderdiak izan duen boto igoerarekin

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 29a, 12:11

Janire Igoa PSE-EEko zerrendaburuak udal hauteskundeetako emaitzen inguruko iritzia eman du Erlo Telebistan.

Maiatzaren 26an lortutako emaitzekin eta izandako boto igoerarekin «oso pozik» agertu da alderdi sozialistako zerrendaburua. Eskuratutako babes hori enplegua, gizarte politikak eta garapen ekonomikoa bultzatzeko erabiliko dutela azaldu du, eta Azkoitia eta azkoitiarrak euren «politikaren erdigunean jartzen jarraituko» dutela ere gaineratu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide