«Hausnartu» egin beharko dutela azaldu du Jose Joakin Etxanizek

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 28a, 13:10

Jose Joakin Etxaniz Azkoitia Bai Herri Plataformako zerrendaburuak udal hauteskundeetako emaitzen inguruko iritzia eman du Erlo Telebistan

«Pena handiz eta triste» azaldu da Jose Joakin Etxaniz Azkoitia Bai Herri Plataformako zerrendaburua, «zerbait gehiago espero» baitzuen. Herria ordezkatzeko zinegotzi bat izango duten arren, «benetan emaitza txarrak» izan direla azaldu Etxanizek. «Baloratu eta hausnartu egin beharko dugu», gehitu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide