Iñaki Loinaz bigarren Aritzalekuko triatloi esprintean

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 27a, 10:15

Iñaki Loinaz, ezkerrean.

Iñaki Loinaz (Azkoitia, 1991) atleta azkoitiarrak bigarren postua lortu zuen joan den zapatuan, Aritzalekun (Nafarroa).

Aritzalekuko triatloi esprinta bigarren postuan amaitu zuen Iñaki Loinaz ANB Triathlon Team taldeko atleta azkoitiarrak. Nafarroako Allotz urtegian 750 igeri eginez hasi zuen proba Loinazek, ondoren 20 kilometro egin zituen bizikleta eta amaitzeko bost kilometro korrika. Loinazek bigarren amaitu zuen proba.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide