Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 23a, 09:51
Azkoitiko Udala.

Gaur, maiatzak 23, Udal osoaren ezohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko bilkura aretoan. 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dute legealdia ixteko ezohiko bilkuran.

Irakurri gai zerrenda osoa:

1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

2. Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 3 zenbakiko espedientearen onespena.

3. Gazteen alokairuak sustatzeko laguntzak izapidetzeko Azkoitiko Udala eta Azkoitia Lantzen, S.A.ren arteko hitzarmena onestea.

4. Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren Plan Estrategikoaren 2015-2018 luzapena onestea.

5. 2018 ekitaldiko finantza kontroleko txostenaren berri ematea.

6. Aurrekontuari buruzko informazioa.

7. Galde-erreguak.

8. Behin betiko onespenen berri ematea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide