Osakidetzako zerbitzuetan Interneteko erabilera indartzeko kanpaina abiatu dute

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 21a, 13:10
Azkoitiko anbulatorioa.

Azkoitiko anbulatorioko tramiteak arintzeko eta arreta pertsonalizatua hobetzeko Osakidetzako webgunea (osakidetza.euskadi.eus) erabiltzea gomendatzen da, hala nola, familia medikuarekin, erizainarekin edota emaginarekin hitzordua eskatzeko.

 

Osasun karpetak, anbulatorioan eskuragarri

Herritarrek Azkoitiko anbulatorioan eska dezakete lehen aldiz euren osasun karpeta. Horretarako, sakelako telefono zenbakia, helbide elektronikoa, NAN originala eta NANaren kopia eraman beharko dituzte.

Osasun karpetaren bidez, besteak beste, gaixo bakoitzak bere ospitaleko txostenak, analitikak, erradiologia, historia-farmakologikoa, norbere osasun zentruko hitzorduak kontsultatzeko eta deskargatzeko aukera izango du. Horrez gain, patologia edo ohiko osasun arazoen inguruko informazioa eta osasunarekin lotutako beste hainbat lotura interesgarri aurki daitezke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide