XLIX. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketarako izen ematea, zabalik

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 21a, 11:32
Iazko finalistak.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak XLIX. Azkoitiko Txikito binakako pilota txapelketarako izen ematea ireki du. Txapelketan parte hartu nahi dutenek izena emateko izango duten azken eguna maiatzaren 26a, igandea, izango da.

8 eta 12 urteko neska-mutilek aukera izango dute XLIX. Azkoitiko Txikito binakako pilota txapelketan izena emateko. Izena emateko epea datorren igandean, maiatzak 26, amaituko da. Txapelketa galtza zuriekin jokatuko dute eta hiru mailatan banatu dute aurten antolatzaileek: 8 urtekoak —2011an jaiotakoak—, 9-10 urtekoak —2010 eta 2009 urteetan jaiotakoak—, 11 eta 12 urtekoak —2008 eta 2007 urteetan jaiotakoak— eta neskena. Partidak astelehenetik ostegunera bitartean jokatuko dituzte, Gurea Pilotalekuan. Oteiza Elkartetik jakinarazi dute, ordea, asteburuetan ere jokatuko dituztela partidak «beharrezkoa bada». Izena emateko 667 50 39 18 Whatsapp zenbakira idatzi edo Gurea pilotalekuan bertan egin beharko da. Azken eguna, maiatzaren 26, igandea, izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide