Bertso sorta ederrak bildu ditu V. Maiatzeko Lorak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 18a, 17:26

V. Maiatzeko Loren baitan, bertso saioa izan zen, atzo, ostirala, Floreagako On Bosco aretoan, Maxixatzenek eta Floreagak elkarlanean antolatuta. Bertan, puntako lau bertsolarik parte hartu zuten: Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. Gai jartzaile lanetan, berriz, Juan Inazio Sudupe aritu zen. Aretoa goraino bete zen, eta ikus-entzuleek bertso saio apartaz gozatu zuten. 

Aurtengo Maiatzeko Lorekin amaitzeko, berriz, maiatzaren 31n Pelax eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuak izango dira Matadeixen, 22:30ean. Sarrera orokorraren prezioa bost eurokoa izango da. Maxixatzeneko bazkideek, aldiz, bi euroren truke gozatu ahalko dituzte kontzertuak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide