Natalik kontzertua emango du ostiralean Zurt tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 15a, 16:30
Natali taldea. (Argazkia: Natali)

Datorren ostiralean, maiatzak 17, Natali taldeak kontzertua emango du Zurt tabernan, 23:00etan.

Ostiralean, maiatzak 17, Natali taldeak kontzertua emango du Zurt tabernan, 23:00etatik aurrera. Natali taldea 2017ko udan sortu zen. Bi urtez Estatu Batuetan barrena ibili ondoren eta bere ezinegonak azaleratu nahian, Natali Izagirre Ixak Arruti usurbildarrarekin elkartu zen eta proiektu berri honi eman zion hasiera. Bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoak elkarbanatuz, estilo desberdinetako abestibilduma osatu zuten. Horrela, 'Iparrorratzik gabe' kantua kaleratu zuten 2018ko otsailean.

Proiektuari «bultzada eta osotasuna» emateko asmoz, Gorka Mendizabal, zarauztarra, Andres Insua, patagoniarra eta Olaia Inziarte, oronoztarrarekin batera taldea osatu zuten. «Bost unibertso horien leherketatik dator Natali», adierazi dute. 2018ko irailean, Garate Studioetan, Nataliren lehen diskoa grabatu zuten. «Diska entzuten duen oro, musika estilo ezberdinetan barrena eramango du, istorio eta sentimenduz beteriko abentura bat lez», azaldu dute euren sare sozialetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide