Mutrikun hasiko dute gomazko palistek Herriarteko Txapelketa

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 9a, 16:05
Igor Juaristi sakea ateratzen.

Ostiralean, maiatzak 10, hasiko dute herriartekoa gomazko palista azkoitiarrek. Mutriku izango dute txapelketako lehen aurkaria.

Gomazko palista azkoitiarrek final zortzirenetan hasiko dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Ostiralean, 21:00etan, Mutrikuren aurka jokatuko dituzte joaneko pala partidak, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Datorren asteburuan jokatuko dituzte itzulerako partidak herritarrek Azkoitiko Gurea pilotalekuan, eta Mutrikutik emaitza ona ekartzen ahaleginduko dira. Azkoitiarrek aurrera egitea lortuz gero, Anoeta-Azpeitia kanporaketako irabazlearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak

Hona hemen txapelketaren koadroa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide