Willis Drummond, Pablo Hasel eta Gozategi Azkoitian izango dira, uztailean eta abuztuan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 8a, 14:58

Gozategi kontzertu batean. (Argazkia: Gozategi)

Uztailean eta abuztuan kontzertuak izango dira Azkoitian. Uztailaren 20an, Willis Drummond eta Pablo Hasel izango dira herriko plazan, eta, abuztuaren 14an, Gozategi taldeak emango du kontzertua, herriko plazan.

Udan Azkoitian izango diren lehen kontzertuen berri eman dute antolatzaileek. Uztailaren 20an, zapatua, Willis Drummond taldearen eta Pablo Hasel rap-kantariaren kontzertuak izango dira herriko plazan, 23:00etatik aurrera. Um Blem Ble Azkoitiko tabernarien elkarteak antolatu ditu kontzertuak.

Willis Drummond taldea.

Pablo Hasel rap-kantaria.

Gozategi taldea ere Azkoitian izango da. Oraindik ordua zehaztu ez badute ere, abuztuaren 14an, andramaixetako lehen egunean, emango du Gozategi taldeak kontzertua herrian. Horrela baieztatu du taldeak bere sare sozialetan. 'G-puntua' azken diskoarekin herriz-herri dabil Gozategi taldea, eta andramaixetako lehen egunean Azkoitian egingo du geldialdia. Azkoitiko Udalak andramaixetarako egitarauaren barruan antolatutako lehen kontzertua izango da Gozategi taldearena.

Gozategi taldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide