'Lou: dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' dokumentala ikusgai gaur, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 8a, 09:51
Lourdes Olangua abeslaria. (Argazkia: karkara.eus)

Gaur, asteazkena, 'Lou: dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' dokumentala eskainiko dute Matadeixen. Bebarruko Jardunetako Melomaniak zinema zikloaren baitan eskainiko duten azken dokumentala izango da gaurkoa.

'Lou: dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' dokumentala izango da gaur, asteazkena, ikusgai, Matadeixen. 21:30ean hasiko da dokumenatalaren emanaldia, baina aurrez dokumentalaren zuzendariaren aurkezpena izango da. Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio zarauztarrek ekoiztu dute Lourdes Olangua Humedecidos, Ok Korral eta Las lagartas taldeko abeslariaren ibilbidea kontatzen duen ikus-entzunezkoa. Egileen arabera, «emakumeak agertokietan hartzen duen lekuari buruzko dokumentala» eta «euskaraz abestearen erabakiari eta garai hartan jarrerak eta estetikak izan zuten garrantziari buruzkoa» da dokumentala.

Ikusi dokumentalaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide